Hezkuntza-eskaintza

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dugu D ereduan.

HAUR HEZKUNTZA

  • Giroetan oinarritutako metodologia lantzen dugu. Honekin batera, interesetatik abiatutako proiektuak eratzen ditugu.
  • Hizkuntzaren garrantzia: hizkuntzaren estimulazio plan bat aurrera daramagu. Irakurridazketaren aurrebaldintzak lantzen ditugu, bai eta ahozko hizkuntzari garrantzia eman ere (egiturak, hiztegia nahiz jariotasuna indartuz).
  • Psikomotrizatatea. Lehenengo egunetik hasita, astero psikomotrizitate saioak egiten dira. Haurraren garapen ebolutiboari egokitutako jarduera hezitzailea eta prebentiboa da. Psikomotrizitate saioak libreak nahiz era gidatuan eskaintzen dira, haurraren garapena estimulatuz eta baita ere libreki esploratzera bultzatuz.
  • Ingelesa: 4 urtetatik aurrera ingelesa ematen da, istorioen bitartez. Helburua gozatzea eta ahozko hizkuntzarekin harremantzen hastea da. 


 

LEHEN HEZKUNTZA

  • Ikasten ikasiz, ikasle bakoitzaren gaitasunaren garapena sustatzen eta bultzatzen da. Autoerregulazioan oinarritutako metodologia eramaten dugu aurrera: ikasleak/ikasleek planifikatzen dute haien jarduera, beti ere irakaslearen laguntzaz eta aholkuaz. 
  • Euskara gure artean komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza da.
  • Hizkuntzaren alde ludikoa erabiliz ikasten dugu: jolasak, antzerkigintza, bertsolaritza…
  • Irakurtzeko zaletasuna bultzatzen dugu.
  • Musika, Gorputz heziketa eta Arte heziketaren bitartez, gaitasun komunikatiboak lantzen ditugu.
  • Naturaren errespetua sustatzen dugu. Zientziak istorio polit eta interesgarri batekin hasten ditugu; interesak eta ikerketa guneak identifikatzen ditugu, hauek aurrera eramateko. Oinarrizko jakintzak aurkikuntzaren bitartez, jarduera anitzen bitartez eta ikasketa tekniken bitartez eskuratzen ditugu. 
  • Ikasleek estrategiak hainbat eremutan erabiltzeko gai izatea dugu helburu: ikas teknikei garrantzia ematen diegu, etorkizunari begira bidea erraztuz.