Nor gara? - Lakuntzako Herri Eskola - Ikasnova
Nor gara? - Lakuntzako Herri Eskola
Nor gara?
Lakuntzako Eskola ikastetxe publikoa eta euskalduna da, D ereduan lan egiten duena. Bere helburu nagusia jatorri, sineskera eta pentsaera desberdineko haurrei kalitatezko heziketa eskaintzea da, askatasunean eta errespetoan oinarritutakoa, alegia.
Heziketak ikasleen ingurune hurbiletik hasi behar duelakoan gaude, eta horregatik, Herria, bere ohiturak eta jendeak, ditugu lehen abiapuntu, eta Herriko eragile aktibo izanik, Herria egiten saiatzen gara.
Eskolak, era berean, baloreetan hezi behar duela uste dugu. Horregatik, gure eguneroko lanean parte-hartzaileak, kritikoak, eta ingurumenarekin eta baloreekin konprometitutako ikasleak hezten saiatzen gara.