HERRI ESKOLAKO ANTZERKIA, HERRIAK HERRIARI

2025/05/21

Urteroko ekimen gisa, herriari aurkeztu genion Lakuntzako hizkeraz osatutako antzezlana. Aurten, Lakuntzako Pertzako egunari buruzkoa. Bertan eskolako 3 eta 6. maila arteko ikasle guztiek hartu zuten parte, 40 inguru. 

Goizean egin zen beste ikasleendako eta Arbizuko Herri Eskolako gonbidatuei eskeinitako emanaldia. Arratsaldean etorri ezin zuten guraso batzuk ere etorri ziren ordu horretan.

Arratsaldean berriz, herritar orori eskeinia izan zen. Oso arrakastatsua suertatu zen eta gure ikasleek herriko hizkerarekin harremana izateaz gain, esamolde batzuk eguneroko bizitzan sartu dituzte.

Hona hemen Guaixen argitaratutako artikuluaren esteka, goizeko emanaldian grabatutako bideoa eta argazki karpeta