Funtzionamendua - Lakuntzako Herri Eskola - Ikasnova
Funtzionamendua - Lakuntzako Herri Eskola
Funtzionamendua
FUNTZIONAMENDUA
FUNTZIONAMENDUA
Organorik garrantzitsua Bilkura Orokorra da. Gutxienez ikasturtean behin egiten da eta bertan karguak berriztatu eta kontuak aurkezten dira.
Lakuntzako Herri Eskolako Guraso Elkartea SORTZEN eta HERRIKOA Federazioetako bazkidea da. Biak Eskola Publikoaren aldeko elkarteak dira, eta behar izanez gero lege ahokularitzan, formakuntzan, eskolaz kanpoko ekintzak antolatzerakoan… laguntza ematen dute. Batzorde Nagusiko kideak hauek dira: Lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta bokalak.
Urtero berritzen da Batzordearen erdia, hau da, hiru guraso berri sartu eta beste horrenbeste irtetzen dira. Horrela, guraso bakoitzak bi urtez luzatzen du bere agintaldia.
Elkartea hau irekia denez,eskolako guraso guztiak parte hartzera gonbidaturik daude, elkarteak antolatzen duen ekintza desberdinetan edozein gurasoren proposamen eta partaidetza edo borondatezko laguntza eskertzekoa da.