Xedea, ikuspegia eta balioak

XEDEA

Lakuntzako herri eskola euskaldun eta publikoa gara, anitza, inklusiboa, partehartzailea eta berritzailea. Hauek dira gure eginkizun nagusiak:

  • Gizartearen eskakizunei erantzungo dion kalitatezko hezkuntza eleanitza ematea.
  • Norkbere berezitasun intelektual nahiz kulturalak aintzat hartuz, ikasle guztien inklusioa bermatzea.
  • Komunitateko kide guztien partehartzea sustatzea eta ahalbidetzea.

IKUSPEGIA

Hauek dira gure erronka nagusiak:

  • Euskararen hedapenean eta sutapenean lanean jarraitzea.
  • Hizkuntzaren Estimulazio Plana amaitu eta hedatzea.
  • Ebaluazio hezigarria sistematizatzea.
  • Metodologia aktiboen eta inklusiboen erabileran aurrera egitea.
  • Familien partehartze aktiboa sustatzea eta bermatzea.
  • Herrian eskola hedatzea.

BALIOAK

Gure jarreraren erreferentziazko balioak dira:

  • Errespetua
  • Autonomia
  • Autoestimua
  • Erantzukizuna
  • Ahalegina
  • Ekimena
  • Sormena
  • Talde lana

ILDO PEDAGOGIKO-METODOLOGIKOAK

Aurreko guztia lortzen laguntzeko, ezinbestekoa da ildo pedagogiko-metodologiko on bat definituta izatea. Ebidentzia zientifikoa, esperientziak eta emaitzak aztertuz, gure ibilbide metodologikoa sortzen joan gara, eta horretan dihardugu. Horrela, ikasleak aurkikuntza bidez, interesetatik abiatuta eta lortu beharreko jakintzak landuta egingo du aurrera bere hezkuntza ibilbidean.

ILDO NAGUSIAK:

Haur hezkuntzan

  • Giroak
  • Proiektuak
  • Hizkuntza estimulazio plana (irakurridazketa lortzeko aurrebaldintzak landu)

 

Lehen hezkuntzan

  • Ikaskuntza autoerregulatua
  • Matematikako zentzu guztien lanketa ikuspuntu logikotik abiatuta
  • Montessorin oinarritutako istorioen lanketa: pizgarria eta liburuetako informazio bilaketa.