ZIZA ETA ONTTO ERAKUSKETA

2023/10/10

Aurreko asteartean gure LH 3ko ikasleak mikologo bihurtu ziren. Izan ere, basora joan ziren ontto eta zizak biltzera. Eskolako guraso diren Unai eta Gaizkaneren laguntzaz, izugarrizko bilduma lortu zuten!

Zizei buruzko informazioa bildu zuten, izen zientifiko eta arrunta lortu, eta jangarri, ez jangarri edo toxiko izatearen arabera katalogatu zituzten, komunitateari erakusketa prestatzeko.

Egun honi buruzko albiste osoa irakurri nahi baduzue, hona hemen Nafarroako Landa Eskolen Sarean argitaratutako berria: 

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/la-escuela-publica-de-lakuntza-organiza-una-exposicion-de-setas-y-hongos 

Jakintzak eskuratzeko, gure ingurua probestea bezalakorik ez dago!