ESKOLAK ITXURA BERRIA DU! - Lakuntzako Herri Eskola - Ikasnova
ESKOLAK ITXURA BERRIA DU! - Lakuntzako Herri Eskola
ESKOLAK ITXURA BERRIA DU!
2025/09/23
Aurreko ikasturtean prozesua hasi bazen ere, aurten esan dezakegu eskolak itxura berria duela. Lakuntzako Udalak estaldura termikoa jartzeko erabakia hartu zuen, eta ez hori bakarrik, leihoak aldatzea ere erabaki zuen! Ikasturte honetan goxo-goxo egoteaz gain eta itxura ezin hobea izateaz gain, energia aurreztu ahal izango dugu. Kolore berri hauen artean ikasturtea ezin hobe hasi dugu!!!