LAKUNTZAKO ESKOLAKO I. ESPAZIONTZI TXAPELKETA

2024/04/17

2024/04/11 egunean, Lakuntzako Eskolako I. Espaziontzi txapelketa antolatu genuen. Ikasleek diseinatu eta sortu behar zuten espaziontzia, baldintza batekin: espaziontzia lehenengo solairutik botatzean, barruan zihoan astronauta (arrautza) bizirik mantentzea.

Gure epaimahaiak sendotasuna, originaltasuna, praktikotasuna, astronautaren bizitza... bezalako alderdiak ebaluatu zituen, eta hiru garaile egon ziren: ZORIONAK ARAY, LUKEN ETA ALEIX!

Gure diseinu epaimahaiak (Haur Hezkuntzako ikasleak) gailurik politena aukeratu zuen. ZORIONAK EMMA!

 

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta nola ez, Izarri, horrelako saioaren antolakuntza posible egiteagatik!