SAN SAASTIN

2024/01/22

Pasa den astean Lakuntzako neguko festak izan ziren, eta nola ez, Lakuntzako herri eskolan ospatu genituen.

Ostiralean, urtarrilak 19, goiza piperropilendako orea egiten hasi genuen. Osagaiak lortu, nahastu, irabiatu, forma eman eta... Ainhoa eta Mariajeren etxeetan erre genituen! Mailaka, herriko piperropil txapelketan parte hartu genuen eta gainerako piperropilak denon artean banatu genituen, jateko.

Egunari amaiera emateko, Haur Hezkuntzako lagunek danborrada txikia eskaini ziguten plazan. A ze artistak!

Guaixen egunari buruzko argitalpen bat daukagu, ikusi nahi al duzu? Hemen duzu esteka!